Iragan urteko azaroan iragarri zuen exekutiboak laureada delakoa kenduko zuela Nafarroako Gobernuaren egoitzatik, baina atzoko bileran onartu zuen, azkenean. Gerra goratzen duela argudiatu du.
Eta hola da, izan ere, San Fernandoren gurutzea da ereinotz koroa, eta 1951etik dago Nafarroako Diputazioan, Nafarroako erreketeek eta falangistek 1936ko gudan izandako papera oroitzeko.
Orain dela zazpi hilabete, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bozeramaileak azaldu zuen "bakea, bizikidetza eta giza eskubideak sustatze bidean" Nafarroan dauden sinbolo frankisten zerrenda egiten ari zela gobernua. Horren karietara, Laureada kentzea lehen urratsetako bat.
Espazio publikoaren "demokratizazioa" da gobernuak bilatzen duena; "berebiziko garrantzia" duela azpimarratu du. 12.000 euroko aurrekontua bideratu du Nafarroako Gobernuak Oroimen Historikoaren Legea betetzeko.