Herritarrek ETB ikusteko eskubidea dutela defendatu du parlamentuak

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 21a, 09:24

Geroa Bairen, EH Bilduren, Ahal Duguren eta Ezkerraren babesarekin euskal telebista publikoak Nafarroan emititzeko deklarazioa onartu du ganberak.

Nafarroako eta EAEko gobernuek duten "borondateen aldiberekotasunari" egin dio erreferentzia eledunen batzarrak, eta 805/2014ko irailaren 19ko Erreal Dekretuari, bai eta Ikus Entzunezko Komunikazio Legeari ere.

Halaber, Espainiako Industria, Energia eta Turismo Ministerioak Nafarroari bigarren multiple digitala eman behar diola defendatu du parlamentuak edo, hori ezean, Lurreko Telebista Digitalaren Nafarroako Plan Teknikoan sei kate sintonizatzeko eskubidea aitortzea.

Bi baldintza horietako bat Espainiak betetzekotan, ETB ikusi ahalko litzateke Nafarroan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!