Atzo harrera ofiziala egin zieten Osasunako jokalariei Nafarroako Jauregian zein Iruñeko Udaletxean. Eta, batez ere, harrera ofizoso, bero eta jendetsua egion zieten Iruñeko karrriketan.
Arratsaldeko bost eta erdietan abiatu zen jokalarien autobusa Sadar futbol zelaitik. Ordurako, Udaletxe plaza betetzen hasia zen. Nolanahi ere, autobusak lehen geldialdia Nafarroako Jauregian egin zuen. Han, Uxue Barkos lehendakariak egindako balentria eskertu zien: ez bakarrik Lehen Mailara igotzea, baizik eta batez ere igotzeko modua.
Jauregiko hitzaldian, Sarasate pasealekuan ziren ehunka zaleen txaloak eragin zituen ateraldia izan zuen Osasunako presidente Luis Sabalzak: "Nafarroako Foru Erkidegoa atzo [larunbatean] Osasunaren Foru Erkidegoa bihurtu zen".
Handik jokalariak Udaletxera joan ziren, bi pisuko eta goiko sabairik gabeko autobusean. Sarasate pasealekuan, San Frantzisko karrikan, Kale Berrian, jende andana. Udaletxe plaza, mukuru beterk, Txupinazoan nola.
Joseba Asiron alkatearen harreraren ondotik, bigarren pisuko balkoira atera ziren. Denak goraka eta bibaka. Gehienak gaztelera hutsean. Oier Sanjurjo kapitaina, euskara txukunean: "Arratsaldeon Iruñea! Garaipen hau zuentzako eta zuengatik!".
Harreron argazkiak Osasuna taldeak utzitakoak dira.