TRWn lan uzteak deitu dituzte behin behineko 189 langile kontratatu dituztela salatzeko

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 8a, 13:55
Argazkia: TRWtik 123 langile kaleratu ez zitzaten martxoan egindako manifestazioa.

Martxoan, 123 behargin kaleratu zituen enpresak, Enplegu Erregulazio Txostena baten bidez, irabazirik ez zuela argudiatuta. LABek eta ELAk deitu dute protestara.

"Irainduta" sentitzen dira botatako langileak, multinazionala pertsona gehiago hartzen ari dela ikusirik, "suminduta", ELAko Txabi Martinezen hitzetan.

LABek eta ELAk Enplegu Erregulazio Txostena bertan behera uzteko aldarrikatu dute, bai eta kaleratutako horiek berriz ere kontratatzeko. Horregatik, lan uzteak iragarri dituzte, eta astelehenean bertan batzarretan bilduko dira, bide orri bat zehazte aldera.

Martinezen hitzetan, enpresaren argudioa da oporrei aurre egiteko behar dituela behin behineko 189 lagunak. Hark ez dio baliorik eman Alemaniako erraldoiaren arrazoiketari: "enpresak kontratazioak egin behar baldin baditu, horrek zuzenean egiten du talka 100 lagun kontratatzearekin".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!