Karmele Solagurenen omenezko oroigarria ipintzeko kanpaina abiatu dute Barañainen

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 31a, 10:02
Argazkia: Karmele gogoan ekimenak eskainitako prentsaurrekoa. / @karmelegog

Dispertsioaren ondorioz hil zen Solaguren, 2004an, Alcala Mecoko espetxera zihoala semeari bisitan.

Espetxe politikak hil zuen Solaguren. Eta oroitarriak hala jaso dezan dute xede Barañaingo herritarrek. Aitortzak eta oroigarriak irudikatuko dutena aitatu dute aldeko kanpaina hasi dutenek, prentsaurreko baten bidez.

"Dispertsioaren amaiera eskatzen duen herria. Bere historia gordetzen duen herria etorkizuna guztion artean eraikitzeko". Hori izanen da Barañain errekonozimendua lortuta, bultzatzaileen hitzetan.

Altzairuzko egitura bat da sortu dutena. Solagurenen ingerada ikus daiteke erdian, hutsuneak beteta. Testua ere txertatu diote irudiari: "Barañaingo bizilaguna den Karmele Solaguren Goikoetxea 1947ko martxoaren 10an sortu eta 2004ko abenduaren 6an hil zen, Estatu espainolaren dispertsio politikaren ondorioz. Hutsune amaigabeak oroimena bete dezala".

Herritarren hauspo ekonomikoa ere behar dute oroigarriaren sustatzaileek, eta horretarako kontu korronte zenbaki bat zabaldu dute: ES17 3035 0229 36 2291058708 kontu zenbakia (Laboral kutxa).

Era berean, karmelegogoan@gmail.com helbidean herritarren atxikimenduak jasotzen ari dira, eta irailean kaleratuko dituzte.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!