Nafarroako gazteen %12,3k ez dute ikasten ezta lan egiten ere

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 30a, 08:13
Argazkia: Adituak, gazteriaren plana adosten, Gazteriaren Etxean

Europako batez bestekoa 14,8koa da. Hego Euskal Herriko lau probintzietako portzentajea: %12,5.

Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol departamentuak egin du gazteen arteko langabezia eta ikasketa tasaren inguruko ikerketa. Emaitza, Nafarroa dela, Espainiako estatuko lurralde egituraketarekin alderatuta, hobekien dagoen lurralde.

Gazteriaren %12,3k ez du ikasten, ez eta lanik egiten ere. Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiako datuak bateratu egin dituzte, eta, beraz, EAEko zenbakiak eskaini: %12,8n kokatzen da zenbakia.

Inkesta egin zen astean, ez lanean ez ikasten ari zirenen datuak hartu ditu aintzat txostenak, bai eta ari zirenenak ere.

Europari dagokionez, %14,8koa de zenbakia; Hego Euskal Herriak, ondorioz, Europak baino portzentaje positiboagoa dauka.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!