Nafarroa osora hedatuko dute gizarte etxebizitzen alokairu poltsa

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 26a, 08:48

Orain arte, Iruñean eta Tuteran baino ez zeuden etxebizitza sozialak alokairuan; hemendik aurrera, edozeinek eskain diezaioke haren bizitokia gobernuari, alokairuan jartzeko.

Nasuvinsa enpresa publikoak kudeatzen du alokairuan dauden etxeen poltsa. Etxebizitza huts bat daukan horrek eskain dezake haren jabetzaren alokairua enpresak alokairuan jar dezan. Trukean ordainketa zorroztasunez ordainduko dio Nasuvinsak etxea poltsan sartzen duenari, hilero hilero; egoera onean bueltatuko dio; eta higiezinarentzako asegurua kontratatuko du, zer gerta ere. 

Gizarte Eskubideen Departamentuko buru Miguel Laparrak esan du 479 etxebizitza dauzkala gobernuak orain alokatuta, eta beste 400 gehitzea dela asmoa.

Eskatzaileei dagokienez, 4.200 lagunek nahi dute bizitoki bat alokairu erregimenean Nafarroan.

Gainera, eskatzaileen egoera ekonomikoaren arabera, diru laguntzak ere eskainiko dizkiete, prezio osoaren %90 arte ordaintzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!