Lau gazte gehiago atxilotuak LOMCEren aurkako martxoko grebarengatik

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 25a, 20:38
Gaurko elkarretaratzea Etxarrin. Arg: @LABirakasknafar

Etxarri-Aranatzen, Uharte-Arakilen, Iruñean eta Burlatan izan dira atxiloketak.  Atxilotuetako hiru adingabeak dira. Aske gelditu dira deklaratu ondoren.

Lau gazte, horietako hiru adigabeak, atxilotu ditu espainiar Poliziak Nafarroan, iragan martxoaren 17an Iruñean LOMCEren aurkako greba egunean protestetan parte hartzea leporatuta. Goizeko 08:50ak aldera atxilotu dituzte Etxarri-Aranatzen eta Uharte-Arakilen lehendabiziko bi gazteak Andra Mari ikastolara bidean zirenean. Hirugarrena nafar hiriburuan bertan atxilotu dute, eta laugarrena Burlatan. 

«Desobedientzia eta autoritateari atentatua» leporatzen diete. 

Ikasle Abertzaleak taldeak atxiloketak salatu egin ditu. «Ikasle mugimenduaren aurka ematen ari den errepresio estrategia salatu nahi dugu», adierazi dute ohar baten bidez. «Beldurra tresna errepresibo moduan erabili dute berriz ere, ikasleria isilarazi eta desaktibatzeko helburuarekin», gehitu dute. 

Atxiloketen aurkako protesta ekitaldiak izan dira gaur arratsaldean Iruñeko Nabarreria Plazan eta Etxarri Aranatzen. Haietan 15 gazte baino gehiago identifikatu ditu poliziak, Ikasle Abertzaleak elkartetik aditzera eman duten bezala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!