Aldaketaren erradiografia, adituen eskutik

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 24a, 10:16
Argazkia: Hedoi Etxarte, Aingeru Epaltza, Floren Aoiz eta David Garnatxo.

M24ko hauteskundeen urteurrenean, aldaketaren erradiografia egin dugu gaurkotasunean doktore diren lau lagunekin: Aingeru Epaltza, Floren Aoiz, Hedoi Etxarte eta David Garnatxo.

Gaurko egunarekin, duela hamabi hilabete, egin ziren foru eta udal hauteskundeak. Franco hil zenetik eta ordura arte Foru Gobernuan eta Nafarroako udal gehienetan agindu zuen erregimena kanporatu zuten bozketak.

Beraz, aldaketak urtea egin du gaur, eta guk erradiografia egin diogu, zer nolako osasun egoeran dagoen argitzeko xedearekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!