7.321 familiatan ez dago diru-iturri finkorik

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 17a, 09:03

Lanik gabe daude etxe berean bizi diren pertsonak, ez dago tartean pentsiodunik ez eta langabeziagatik jasotzen den laguntza edo prestazioaren bat jasotzen duenik ere. Hala jaso du CCOOk txosten batean.

Nafarroan 7.321 familiatara ez da inongo diru-iturririk sartzen. Lanik gabe daude etxe berean bizi diren pertsonak, ez dago tartean pentsiodunik ez eta langabeziagatik jasotzen den laguntza edo prestazioaren bat jasotzen duenik. Comisiones Obreras sindikatuak egin berri duen txostenak eman ditu datu horiek. Ohartarazi du sindikatuak pobrezian erortzeko arrisku handia dutela familia horiek. Krisia hasi zenetik gainera, EPAren datuei begira jarrita, asko hazi dira halako kasuak.

Nnafarroan hirukoiztu egin dira zortzi urtean diru-sarrerarik gabe gelditu diren familien zenbatekoa. 2008an 2.200 etxebizitzatara ez zen diru-iturririk sartzen, 2016an 7.321era ez da iristen dirurik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!