'Europa, hiltzailea' pankarta zabaldu dute errefuxiatuei emandako tratua salatzeko

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 10a, 10:43

Iruñea Harrera Hiria-k antolatuta, elkarretaratzea egin zuten atzo, Filmoteka parean, hain justu, bertan zelako Uxue Barkos presidenteak Europaren Egunaren harira eman beharreko hitzaldia.

"Ez harresiek, ez eta hesiek ere, ez gaituzte bereiziko", esan zuten aho batez Iruñea Harrera Hiriak deituriko protestan bildutakoek, Europa, hiltzailea zioen pankartari eutsi bitartean. "Mediterraneoa, hobi komuna" izan zen entzun ahal izan zen beste leloetako bat.

Nafarroako presidenteak Filmotekan Europako Egunaren ingurumarian eskaini beharreko solasaldia probestu zuten, errefuxiatuen egoera salatzeko, eta ordezkari politikoei ardura eskatzeko.

Barkosek Europako erabakiak "era demokratikoan" hartzen direla esan zuen, herritarrak "europarrak izateagatik harro" egon beharko liratekeela azpimarratzearekin bat. "Harro egon beharko genuke, eta, noski, Europari gehiago exijitu beharko genioke".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!