Iruñerrira iritsi da Euskal Jaia

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 9a, 11:03

Borobila eginen dugu lelopean, Iruñerriko Euskal Jaiaren bosgarren aldia eginen dute maiatzaren 14an, larunbatarekin. Egitarauak dakarrena aletu dugu.

Iruñerriko Euskal Jaiak antolaturik, festa girorik ez da faltako Iruñean. Kalejira, bazkaria, dantzaldia... Denen neurriko egitaraua aurkeztu dute.

Egitaraua

  • 10:00. Herri gosaria Jai Gunean (Redin pasealekua).
  • 11:00. Kalejirak Alde Zaharreko kaleetan barna (erraldoiak, joaldunak, fanfarreak, dantzariak, trikitilariak...)
  • 11:00-14:00. Artisauen azoka San Nikolas plazan.
  • 12:00. Herri kirolak Merkaderes kalean – Auto mozketa desafioa.
  • 13:00. Ekitaldi nagusia, erraldoien topaketa eta larrain dantza Udaletxeko plazan.
  • 14:00. Kalejira Udaletxeko plazatik Jai Guneraino (Redin pasealekua).
  • 15:00. Herri bazkaria Jai Gunean (Redin pasealekua).
  • 16:30. Bazkalondoa Ostatu Ibiltaria taldearekin (Jai Gunean).
  • 17:00-22:00. Kontzertuak Caldereria kalean (“Alicatê, la gramola del amor”, “Skabidean”, “Puto Amoak Matematiketan”, “Dubrofnik”).
  • 18:00. Dantzaldia Jai Gunean “Gathubi” taldearekin.
  • 18:00-21:00. Artisauen azoka Redin pasealekuan.
  • 18:30. 3indarrok elektrotxaranga Alde Zaharreko kaleetan barna.
  • 21:00-04:00. Kontzertuak Jai Gunean (“Lur-J”, “Iruzur”, “Bastart Kowboys”, “Nekez”, “Eromeria”).

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!