ETB: 30 urte eta gero, hau

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 5a, 09:05

ARGAZKI GALERIA | 1986ko otsailaren 28an hasi zen ETB Nafarroan ikusten, herri ekimenari esker: Paz Ziganda ikastolaren inguruan elkarturiko euskaltzale talde batek paratu zuen emisorea Aralarko santutegian. Hogeita hamar urtez, nafarrek etenik gabe ikusi ahal izan dute euskal telebista. Bihar, seinalea, eta katea, eten eginen dute.

1986 urtearen lehen egunetan hasi zen osatzen Javier Bengoetxea Ardanaz zena bi hilabete geroago emisorea martxan jarri zuen euskaltzale taldea.

Bengoetxea Paz Ziganda ikastolako gurasoa zen. Manolo Agundez zena, Jesus Azpeitia, Angel Garro, Joxemi Larunbe eta Rafa Zazpe elkartu, eta behrehala hasi ziren lanean.

Aralarko santutegiko kaperau On Inozentzio Aierberen baimenarekin, eta sekulako elurtearen pean, 1986an lehen irudiak zabaltzea lortu zuten. Handik gutxira Euskalerria Irratia martxan jartzen ere lan eskerga egin zuen Rafa Zazpek pasa dizkigu abentura hartako irudiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!