Hezkuntzak sexu-delituen egiaztagiri negatiboa eskatzen die irakasle guztiei

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 3a, 18:51
Ikasgela. Arg: Argia.eus

Martxoaren 29tik aurrera  agiria eskatzen zaie kontratu  berri bat sinatzen duten langile guztiei. 

Departamentutik ikastetxeetako zuzendariei jakinarazi dietenez, alor horretan egiaztagiri negatiboa eskatu beharko diete irakasle guztiei edo horren ordez haien baimena Administrazioak berak informazio hori erregistroan kontsultatu dezan. Denera 12.000 bat pertsonari eskatuko zaie, haien artean gaur egun ikastetxeetan lanean ari direnak daude eta baita irakasle-oposizioetarako 3.000 hautagaiak ere.

Zuzendariei bidaltzen ari zaien zerrendan ez daude martxoaren 29tik aurrera kontratu berri bat egindako pertsonak, kontratua egin ahal izateko jadanik ziurtagiria eskatu baitzitzaien.

Gainera, Educa plataformaren bidez, irakasleei ohar bat igorri zaie jakinarazpen hori ikastetxeko zuzendaritzaren bitartez jasoko dutela jakin dezaten. Halaber, berariazko helbide elektroniko bat jarriko da ziurtagiriak jasotzeko, eta harremanetarako telefono bat kontsultak argitzeko.

Administrazioari kontsulta egiteko baimena ematen duten pertsonek baimen hori ikastetxeko zuzendariari entregatu beharko diote, eta hark Giza Baliabideen Zerbitzuari helaraziko dio eskuz edo posta arruntez 2016ko abuztuaren 31 baino lehen. Departamentuari baimena ematen ez dioten langileek beren ziurtagiria banaka entregatu beharko dute data horren aurretik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!