Lan Eskaintza Publikoari jarritako helegitea kendu du Espainiak Nafarroarekin akordioa lortuta

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 3a, 13:40
Argazkia: Maria Jose Beaumont kontseilaria.

2015eko Lan Eskaintza Publikoei lotutako foru dekretuen kontrako helegiteak kenduko ditu Madrilek, Nafarroak 92 plaza kenduta.

Bi dekretu moldatu beharko ditu Nafarroak Madrilek helegitea kentzeko. Lehenengoa: 2015/20 foru dekretua. Horrek erregulatu zuen 2013ko, 2014ko eta 2015eko Lan Eskaintza Publikoa. Bigarrena: 23/2015 foru dekretua, suhiltzaileen 30 plaza gehiago deitzea onartu zuena.

Orain, 2015/20 dekretuari dagokionez, 2014ko plazak kendu beharko ditu Nafarroak: 378 postuetik, 286 postura pasako da. Alegia, 92 galduko dira. Hezkuntzari eta osasunari lotutako lanpostuak dira, bai eta suhiltzaileenak ere.

Suhiltzaileentzako 30 plazei eutsiko dio, aldiz.

Aukera "txarren artean ez horren txarra" dela defendatu du Maria Jose Beaumont kontseilariak. Sindikatuek aho batez eman dute ontzat proposamena.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!