NUPeko errektoreari egindako "irainak" gaitzetsi ditu Nafarroako Parlamentuak

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 3a, 10:41
Argazkia: Foruzaingoa, NUPeko ikasleen protestan.

UPNk aurkeztu du onartutako deklarazioa eta Geroa Bairen, PSNren eta PPNren botoekin egin du aurrera. EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak kontra bozkatu dute.

Parlamentuak "arbuio erabatekoa" adierazi du NUPeko errektorearen aurka egindako "irainen" aurrean. Ez aho batez, ordea. UPNk, Geroa Baik, PSNk eta PPNk babestu dute erregionalistek aurkeztutako idazkia. EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak ez dute babestu.

Erregionalisten proposamenaren harira, gertatutakoaren inguruko xehetasunak jorratu dituzte aurka bozkatu duten taldeek. Esaterako, Ezkerrako Jose Nuinek oroitarazi du Polizia ikasleen kontra oldartu zela, eta hori ez zela "bidezkoa" izan.

Perezek (Ahal Dugu), bide beretik, aipatu du "elkarrizketa bide guztiak" ez zirela agortu.

Geroa Baiko Koldo Martinezek, ostera, protesta eskubidea defendatzen duela dioen arren, "protesta era guztiek mugak" dauzkatela esan du. Hori dela eta eman dio haren taldeak sostengua UPNren adierazpenari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!