Geroa Baik eta EH Bilduk aurreakordioa aurkeztu diote Ahal Duguri batera aurkezteko

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 3a, 10:39
Argazkia: Adolfo Araiz eta Uxue Barkos solasean parlamentuan. / parlamentodenavarra.es

> Nafarroako akordio programatikoa Madrilen defendatzea da mahai gainean jarritako irizpideetako bat.
> Laura Perezek (Ahal Dugu) ez du akordioren kontra egin, baina lehen biek haren alderdikoak izan beharko luketela iradoki du.

Senaturako eta Kongresurako hiru ordezkari lotzea. Hori litzateke asmoa, abenduko datuak aintzat hartuta. Hori litzateke asmoa, noski, Geroa Bai, EH Bildu eta Ahal Dugu batera aurkeztuta, bestela, zenbakiei begira, ezinezkoa lukete formazio abertzaleek. Baina Ahal Duguk du azken hitza. Eskaintza eginda, Laura Perezen alderdiak zer dioen jakitea baino ez da falta. Nolanahi ere, iragarpenak ez dira baikorrenak, zerrendako lehen bi postuak Ahal Dugukoak izatea eskatu baitu Perezek.

Ez da kasualitatea eskaera hori egin izana: abertzaleek ez zuten eserlekurik bete abenduko bozketaren ostean; Ahal Duguk, aitzitik, bi erdietsi zituen. Eta jakin badaki horrek abantaila ematen diola.

Bi urrats egin beharko lituzke EH Bildurekin eta Geroa Bairekin joateko: bat, oinarriei galdetzea; bi, Espainiako zuzendaritzarekin adostea.

Ezkerrari dagokionez, Espainiari begira dago. Senatura batera joatea aurreikusi badu ere, argi du Kongresura Ahal Dugurekin joateko asmoa duela. Nolanahi ere, gainontzekoak batera joanez gero, ikusteke dago uko eginen liokeen zerrenda bateratuari.

Maiatzaren 13. Egutegian gorriz markatutako data da, ordurako erabaki behar dutelako zein zerrendarekin joanen diren.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!