Billabesarako eta autobuserako, txartel bakarra

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 2a, 08:27

Nafarroako Gobernuak garraiorako txartel bateratua sustatzeko asmotan dabil, eta hasi da jada ideia moldeatzen; datozen urteetan jarriko dute indarrean.

Aski izanen da batekin. Billabesarako zein Nafarroa barruko ibilbideak egiten dituzten autobusetara sartzeko txartel bakarra jarriko dute abian. Oraingoz, horretarako asistentzia teknikoa kontratatu duela iragarri du exekutiboak, enpresa batek diseinua eta ezarpena egin ditzan.

"Oraindik ez dago data finkorik, dena dela, behin kontratazioa eginda, momentu batetik bestera garatzea da asmoa", esan dute gobernu ordezkariek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!