Ignacio Aranguren irakasleak irabazi du aurtengo Vianako Printzearen Saria

Euskalerria Irratia 2016ko api. 29a, 14:15
Argazkia: Ignacio Aranburu antzerki zuzendaria.

Navarro Villosladako antzerki taldearen sustatzailea eta irakaslea da. Nafarroako Kultura Kontseiluak hartu du erabakia.

Gurutze Plazako Instituko Hizkuntza eta Literatura Departamenduko Emilio Etxabarrenek proposatu zuen Arangurenen hautagaitza. Gaur prentsaurrekoa eskaini du, Ana Herrera Kultura sailburuarekin batera, eta bertan iragarri dute Aranguren izan dela saritua. 35 urtez aritu da Navarro Villosladako antzerki taldean.

Maiatzaren 28an emanen diote garaikurra, Erriberrin eginen duten ekitaldian. Ordutik aurrera, haren lana sustatzeko kanpaina jarriko du abian Nafarroako Gobernuak.

Beste hautagai batzuk ere izan dira aurtengoan: Pello Salaburu filologoa, Alfredo Sanzol idazlea, Isabel Villanueva biolin jotzailea, Maria Amor Begiristain arkeologoa, Concha Martinez eta Jose Lainez koreografoak, IPES Elkartea, Miguel Etxauri margolaria eta Helena Taberna zinegilea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!