Kultur ekimenentzako hauspoa: 375.000 euro emanen ditu Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2016ko api. 28a, 08:58
Argazkia: Besteak beste, dantza ikuskizunetarako eska daitezke diru laguntzak. / Aritz Ibañez

Tokiko entitateei eskainiko dizkie laguntzak, bi deialdien bidez. Gainera, 67.000 euroko beste diru sail bat iragarri dute "herri kultura tradizionala" sustatzeko.

285.000 eruokoa da lehenego deialdia, Arte eta Kultura programaren barruko ekimenak egin ditzaketen elkarteentzat; musika, antzerkia, dantza, zinema eta besterekin lotutakoak hauspotzea du xede. Aurrekontuaren %40 arte bete dezake.

Bigarrena 90.000 eurokoa da. Entitateek amanakomunean ekimenak antola ditzaten prestatu dute. Gehienez ere, aurrekontuaren %80 ordaintzeko balioko du.

Bestalde, "herri kultura tradizionala" oinarri dutenenk espektakuluak, erakusketak, jaialdiak, jardunaldiak edota konferentziak antola ditzaten bada hirugarren deialdi bat: 67.000 eurokoa. %70 hartuko du bere gain.

Apirilaren 28tik maiatzaren 25 arte eska daitezke laguntzak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!