ETBren emisioa ziurtatu dadin eskatu du parlamentuak

Euskalerria Irratia 2016ko api. 26a, 13:46
Argazkia: ETBren egoitza.

Espainiak Nafarroan ETBren emisioa eteteko agindua eman ostean, hedabide publikoa ikusiko dela bermatzeko neurrien alde azaldu dira lauko gobernuko alderdiak. PSNk adierazpena babestu du. 

Salaketa jarri zuen UPNk, gobernuan zela, ETBren kontra, eta botere aldaketa egiterakoan ez zion horren inguruko deus esan "aldaketaren gobernuari". Salaketa horren ondorioz eskatu du Espainiak ETBren emisioa eteteko. Parlamentua aho batez mintzatu da horren aurrean.

Geroa Bai, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak adierazpen instituzionala proposatu, eta aurrera atera da, PSNren babesarekin. Hala, Nafarroako Exekutiboari galdegin diote ETB ikusteko aukera ziurta dezan, eta informazio askatasunerako eskubidea babesteko. Era berean, kate publikoa ikustea ekiditen duten neurrien kontra ekiteko eskatu diote.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!