Artxibatu egin dituzte EH Bilduko zortzi karguren aurkako inputazioak

Euskalerria Irratia 2016ko api. 26a, 08:35
EH Bilduko hautetsi eta alkateak atzoko agerraldian. Arg: ehbildu.eus

Herriko festetan, txupinazoaren unean ikurriña jartzeagatik Espainiak Nafarroan duen ordezkariak jarriak zituen salaketa horiek. Leitza, Irunberri, Tafalla, Goizueta, Doneztebe eta Bakaikuko zenbait hautetsiri eragiten zien inputazio sorta horrek.

Artxibatu egin dituzte Auzitegi Nazionalean Nafarroako zenbait herritakoEH Bilduko zortzi alkate eta hautetsiri jarriak zizkieten inputazioak. Herriko jaietako txupinazo unean udaletxeetan ikurriña jartzeagatik Espainiak Nafarroan duen Ordezkariak jarriak zituen salaketa horiek, Carmen Albak. Salatu dute iazko udan EH Bilduren aurkako kanpaina jarri zuela martxan. Leitza, Irunberri, Tafalla, Goizueta, Doneztebe eta Bakaikuko zenbait hautetsiri eragiten zien inputazio sorta horrek.

Carmen Alba da Espainiako ordezkaria Nafarroan. Haren dimisioa eskatu dute zortzi hautetsiek. Eta ez hori bakarrik, Epainiak Nafarroan duen ordezkaritza bera ere zentzugabea dela iritzi dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!