Javier Esparza hautatu dute UPNko presidente

Euskalerria Irratia 2016ko api. 25a, 08:38

> Botoen %83 eskuratu zituen Esparzak eta alderdi erregionalistaren presidentea izanen da. > Idazkari nagusia, berriz Yolanda Ibañez izanen da, Milagroko alkatea, botoen %73 bereganatuta.

Ezustekorik gabe atera da Javier Esparza UPNren presidente. Botoen %83 eskuratu du eta alderdi erregionalistaren aginte makila hartu du Esparzak. Hautagai bakarra izan zen eta espero bezala babes zabala izan zuen atzoko alderdiaren X. kongresuan. Hopri bai, %17ak ez zuen babestu nahiz beste aukerarik ez izan beste inoren alde. Todos somos Navarra goiburuarekin ospatu zuten Baluarten kongresua. Idazkari nagusia ere hautatu zuten atzo: Yolanda Ibañez izanen da, Milagroko alkatea, botoen %73 bereganatuta.

Gobernura itzultzeko gogoz ageri zen atzo Esparza. Nabarmendu zuen, gero eta jende gehiago ari dela ohartzen Uxue Barkosen Gobernuen asmoez: "Gutxi batzuentzat baino ez da ari lehendakari lanetan eta milaka nafar bazterrean utzi ditu". Autokritika UPNk egina duena jakinarazi zuen eta uste du ongi egindakoak gehiago direla akatsak baino.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!