Osasunerako arriskurik bada abortatzeko aukera eskainiko du Osasunbideak

Euskalerria Irratia 2016ko api. 14a, 08:22

Uztailetik aurrera eta osasun-arrazoirik bada sare publikoan egin ahal izanen dira haurdunaldien eteteak.

Osasun sexualari eta ugalketari dagokion foru dekretua uztailaren amaieran onartzea aurreikusi du Nafarroako Gobernuak.   Buletin Ofizialean ateratzen delarik, hurrengo egunean bertan izanen da abian eta hala abortuak egiteko aukera eskainiko du. Hori bai, osasunerako arriskurik bada egin ahal izanen dira haurdunaldien eteteak sare publikoan: emakumearentzat arazoa denean, malformaziorik badu umekiak, alterazioren bat eman denean eta osasunerako arriskua ekar dezakeenean edo umekia ez denean bideragarria. Luis Gabilondo Osasun saileko zuzendari nagusiak aurreratu zuen aldaketa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!