Nafar guztienak diren ondareak bere izenean jarriak ditu Elizak. 1.100 baino gehiago izan daitezkeela ere jakina da. Horiek guztiak berreskuratzea da Uxue Barkos lehendakariaren Gobernuaren asmoa. Horretarako auzitara jo behar badu, prest azaldu da. Horrez gain, aztertuko dute ia ondare horiek mantentzeko diru publikoa baliatu duten eta diru-laguntzak eman ote zaizkien horretarako.
Gobernua babesten duten lau alderdien ekimena izan da hori, joan den astean onartutakoa. Alderdi sozialistak ere bat egin du proposamen horrekin.