Frankismoko errepresioa agerian uzten duen erakusketa ikertzeko eskatu du PPk

Euskalerria Irratia 2016ko api. 11a, 13:36

Erlijio katolikoari eta monarkiari "iseka" egitea dela iritzi dio alderdi popularrak eta erakusketa kentzea eskatuko du.

Nafarroako alderdi popularrak Ministerio Fiskalari galdetuko dio erakusketa hori delitua ote den "erakundeenganako eta Eliza Katolikoarekiko irain larria" egiten duelako. Navarra-1936-Nafarroa izeneko erakusketak frankismoak eragindako errepresioa erakusten du.

Erakusketako koadroak aztertzeko eskatu du alderdi popularrak. Nafarroako Parlamentuan dago uneotan erakusketa: 'Nafarroan 80 urteko errepresioa' ekarri nahi du gogora eta hori dela eta Monarkiari eta sentimendu erlijiosoei iseka egitea dela uste du alderdiak. "Lotsagarria da erakunde publiko batek halako erakusketa bat hartzea, min egitea baino ez du bilatzen".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!