Aberri Eguna "inflexio puntua" izanen dela dio Independentistak Sareak

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 8a, 10:33

Iruñean eginen da aurtengo Aberri Eguna, hilaren 27an, eta "aro berri bat" islatuko du. 12:00etan manifestazioa eginen dute, eta egun osoan kale animazio izanen da. Festa eta aldarrikapena eskutik joanen dira.

Euskal herritarron oroimen historikoa eta imajinario kolektiboa "menpekotasunekoak" direla esan du Sareak; haatik, baikor ikusi du geroa, "inoiz baino argiago" ikusi baitu Euskal Herriak "bere buruaren jabe izateko beharra" daukala. Horregatik, "dependentziatik independentziara" jo behar dela deritzo.

Hañaber, independentziak ateak "zabaldu" eginen lituzkeela uste dute, eta zerrendatu egin dituzte herriari lekarzkiakeen "onurak": "demokrazia sakon eta parte hartzailea eraikitzeko aukera; justizia sozialean eta aniztasunean oinarritutako gizartea eratzeko aukera; herritar guztiak duintasunez bizitzeko aukera, pobrerik gabeko euskal jendarte baterako aukera, euskaraz bizitzeko aukera, askatasunean eta bakean bizitzeko aukera..."

"Herri libre batean herritar zoriontsu izateko aukera", emanen luke, azken finean, Independentistak Sareak kaleratutako prentsa oharreren arabera.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!