Foruzaingoaren lana laudatu du Barkosek eta aurrekontua handituko diola agindu du

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 29a, 14:00

Argazkia: Zenbat foruzain dominak eta agiriak jasotzen. / navarra.es

"Polizia maitea, hurbilekoa eta errespetatua" da Foruzaingoa, Barkosen aburuz. Bertako 1.076 funtzionarioen lana txalotu du. Ekitaldi batean hamabi domina eta 44 zorion agiri banatu dizkie.

Foruzaingoak "premiak" dauzkala esan du, eta, horrekin batera, 2016ko eta hurrengo aurrekontuetan "behar bezainbesteko" diru sailak agindu dizkio. "Zuzkidura horri esker, beren lana eraginkortasun nahiz duintasunez egingo dute, eta ibilgailuak, arropa eta material teknikoa, besteak beste, erosteko bultzada handia ekarriko du", ziurtatu du Barkosek.

Emaitzak emanen ditu Foruzaingoari diru bideratzeak, haren iritziko: "Gure foruzainak polizia hurbileko eta erabilgarri modura agertuko dira herritarren aurrean, azken horien arazoak konpondu ahal daitezen".

Datuak ere eskaini dituzte. Herritarrek jarritako salaketak jasotzeari dagokionez, %32,45arekin, delitu gehien ezagututako polizia izan zen, eta haren atzetik datoz, udaltzainak, Guardia Zibila eta Espainiako Nazionala.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!