Euskalerria irratian egindako parlamentarien solasaldian nahastutako urak baretu nahi izan ditu Ahal Duguko kide eta parlamentuko presidente Ainhoa Aznarezek. Iruñerrian euskarazko bi haur eskola egonen direla iragarri ostean, idazkia kaleratu zuen Ahal Duguko idazkari orde Oscar Fresanek, galderak airera botaz eta zenbait jarraibide kritikatuz.
Aznarezen irudiko, "idatzitakoa ez dago oso ongi adierazita"; are gehiago, "hori ez da Iruñea Ahal Duguk pentsatzen duena".
"Hamazazpi haur eskoletatik euskarazko lau bakarrik izateak ez du bermatzen euskaraz ikasteko aukera. Oso gutxi da. Eskaintza horrekin ez da salbatzen. Geratzen dira hainbat ume plazarik gabe", salaketa egin du, aitzitik, "prozeduran" jarri du mira. "Presaka" egin izana kritikatu du.