Parlamentuko osoko bilkurako aretoa txiki geratu zen atzo arratsaldean. Gizarte eragileetako kideak eta talde ekologistak izan ziren mahai-inguruan hizketan. Nekazari txikiak babesteko eta Nafarroan elikadura burujabea lortzeko baliatu zuten Parlamentu Irekia saioa. Mundubat Fundazioak sustatutako hizketaldia izan zen atzokoa eta 170 lagunetik gora bildu ziren. Landa eremuko etorkizuna eta nekazaritza produkzio txikia nola bultzatu izan zuten aztergai.
Besteak beste, Joseba Echarte (EHNE), Saioa Elizalde (Artzai-Gazta Elkartea), Garbiñe Elizainzin (Intia), Alejandro Antoñanzas (Nafarroako Erdialdeko Kontsortzioa), Valero Casanovas (Landare), Maitane Unzu (Katakrak) eta Eneko Viñuelas (Veterinarios Sin Fronteras) izan dira batzartuta.