Santa Maria la Realen txaboletan bizi direnak botatzeko eskatu dute zenbait herritarrek

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 16a

>Tenis klubaren atzean bizi dira pobrezia egoeran daudenak.
>Kaleratu ditzaten sinadura bilketari ekin diote change.org-en.
>Argudioen artean "segurtasun eta garbitasun eza" aitatu dituzte; arrazakeria eta "bazterketa" ikusi dute beste batzuek.

Frontoi zahar baten atzean bizi dira. Abandonatutako orube batean. Xaflaz egindako etxoletan, egurrezko txaboletan. Iruñeko Udalaren arabera, zortzi adin nagusi dira. Pobrezia egoeran bizirauten duten zortzi pertsona.

Santa Maria la Realeko inguruan daude, Tenis klubaren atzealdean, hain zuzen ere; eta duela bost urtetik hor badira ere, orain, inguruko bizilagunek salatu egin dituzte, "insegurtasuna eta garbitasun eza" kritikatuz.

Hedabide batzuek, Diario de Noticias de Navarrak, esaterako, erreportajea egin du; hara joan eta bertakoen bizi baldintzak azalduz. Bertan bizi direnen jatorria jartzeari garrantzitsua iruditu zaio egunkariari.

"Gu eta gure sema-alabak egunero pasatzen gara inguru horretatik. Pilatutako zikinkeriak arratoi habiak egotea eragiten du, gero eta gehiago dira eta gaixotasunak transmititu ditzakete. Indibiduo horiek eskean ibiltzen dira, batzuetan mozkorrak daude eta espaloian oka egiten dute". Horra auzokoek Change.org atarian egindako salaketa.

Orubea Tenis klubarena da %90ean eta udalarena %10ean.

Pobreziak baldintzaturik

Txabolak iritzi artikulua egin du Aingeru Epaltza idazleak gurean, auziari helduz. Besteak beste, bertan daudenen pobrezia eta bazterketa egoerak izan ditu hizpide.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!