Nafarroako Gobernuak eutsi dio suhiltzailegaientzako larunbateko azterketari

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 10a, 20:26
Arg: senecesitanbomberos.blogspot.com

Nafarroako Epaitegi Gorenak LEP hori 17 plazara mugatu du, hala ere 30 postuetako deialdia aurrera doala adierazi du María José Beaumont kontseilariak “oposiziogileen lasaitasunerako”.  

Nafarroako Epaitegi Gorenak suhiltzaileen lan ekaintza publikoaren 13 plaza modu kautelarrean bertan behera uztea erabaki du, Estatuak jarritako helegitearen berri izan ondoren. Hala ere Maria José Beaumont kontselariak lasaitasunerako mezua igorri nahi izan die opsosaketetara aurkeztuko diren guztiei esanez Nafarroako Gobernuak eutsi egiten diola larunbateko azterketari aurrikusia zegoen bezala: “30 plaza horiek funtzionarioarenak izanen dira azkenean,  Estatuarekin negoziatuz edo helegite bidez hori konponduz edo bestela 17 funtzionario gisa hartu eta beste 13ak zerrendan sartuz”.

Bestalde Nafarroako Epaitegi Goreneko ebazpenaren aurkako errekurtsoa jarriko dutela iragarri dute “zati batzuetan kontraesankorra” delakoan, Osasungintza eta Hezkuntza alorretako LEPei dagokienean ez baitu antzeko erabakirik hartu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!