Nazio Batzarra eginen du Udalbiltzak otsailaren 20an, Atarrabian

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 10a, 13:25

Zuzendaritza berritzeko gauzatuko dute batzarra, bai eta "erronkak berrikusi" eta "etorkizuneko helburuak finkatzeko". Egun, Mertxe Aizpuruak gidatutako lan taldeak "lekukoa" pasako du.

2013an batzarra egin zuen Udalbiltzak Donostian, "Euskal Herriaren datuen ezagutzan, garapenean eta kohesioan urratsak" eginez.  "Nazioaren egituratzea laguntzeko eta udalen arteko saretzea sustatzeko" eginahaletan aritu da.

Eta emaitzak lortu ditu: Euskal Herriko Garapen eta Kohesio Fondoa sortu du, Pirinioetako Lan eta Bizi egitasmoa eta "hamarnaka" hitzarmen sinatu ditu erakunde eta eragile txiki zein handirekin.

Bestetik, Naziotasunari buruzko gogoeta egin du, "Euskal Herriaren marka eta posizionamendua munduan zehar kokatzeko asmoz". Udalerrien eta Unibertsitatearen harremanari dagokionez, zubi lana egiteko Ikerbiltza egitasmoa jarri du abian.

Zuzendaritza berrituta, urratutako bidean aurrera segitzeko asmoz azaldu da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!