Egun osoko lanuztea egiten ari direla esan du Euskalerria irratian Pedro Larrea TRWko enpresa komiteko kideak. "Etsita, nahigabetuta eta haserre gaude", nabarmendu du Larreak. "Egoera zaila da", azaldu du. Bilduta daude uneotan komiteko ordezkariak baina ez dute albiste onik espero. "Enpresak ez du jarrera aldatuko", esan du. "Erabakia hartua dagoela uste dugu", ohartarazi du.
Protestekin segituko dute langileek. Ez dituzte kaleratzeak onartzen ez eta enpresak egin berri dien proposamena ere. Gaur, 11:30ean Parlamentuaren parean elkartuko dira. Izan ere, lan batzordean Paul Henry Parnham TRWko zuzendaritzako kidea izanen da azalpenak ematen.
Datozen egunetarako protesten agenda bihar erabakiko dute langileek.
Heldu den astea, erabakigarria
Bihar bilera garrantzitsua izanen da Madrilen. Multinazionaleko ordezkariak, Industria Ministerioko kideak eta Nafarroako Gobernua batzartuko dira eta horren ondotik "heldu den astea erabakigarria" izanen dela uste du Larreak.