Antonio Aretxabala (Geomorfologoa): “ESAko urtegiko eskuin magalak mugitzen segitzen du”

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 10a, 08:45
Antonio Aretxabala atzo Nafarroako Parlamentuko lan saioan azalpenak ematen. Arg:nafarroakoparlamentua.eus

"Suarekin jolasean dabiltza eta ESAko urtegiaren egoera ez da batere fidagarria", ohartarazi du Aretxabalak Parlamentuko batzordean.

Nafarroako Unibertsitateko irakaslea, geomorfologoa eta geoteknian aditua da Antonio Aretxabala. Nafarroako Parlamentuan izan zen atzo ESAko urtegiaren inguruan azalpenak ematen. Hain zuzen, urtegiko eskuin magaleko mugimenduen inguruko txostena egin berri dute. Horren arabera eta Ebroko Ur Konfederazioak dituen datuek ere hala baieztatzen dutenez, ESAko urtegiko eskuin magalak egun, mugimenduan segitzen du: "Urtegia handitzea ezin da irtenbidea izan", ondorioztatu du txostenak. "Egia da urtegia handitzeak egonkortasuna ekar diezaiokeela, baina, urtegien helburua ez da desegonkorrak diren magalak eustea, baizik, ura pilatzea".

ESAko urtegiaren segurtasuna "promesa" izan da beti, eta hala izaten segitzen du egun Aretxabalaren esanetan. "Datu geoteknikoek agerian utzi dute datu okerrekin jardun direla", azaldu du. Urtegian izan diren mugimenduak "zulaketen" ondorioz izan direla ere baieztatu du.

ESAko Lasaitasuna eta El Mirador auzoetako biztanleak ez dira euren etxeetara itzuliko Aretxabaletaren ustez eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak egin berri duen txostenaren arabera, Zangozako herritarren %63 beldurrarekin bizi dira. "Nafarroako Gobernuak aurre egin behar izan zion Ebroko Ur Konfederazioari", uste du geomorfologoak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!