Gaur hasiko da Ikuspuntu Zinema Dokumentalaren jaialdia

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 8a, 09:26

Igandera arte, ehun film baino gehiago emitituko dituzte, Baluarten. Horrez gain, saio bereziak izanen dira: esaterako, Radio 3-ek Katakraketik emitituko du, eta El Drogas eta Tonino Carotone gonbidatuko ditu.

«Jaialdi inkonformista da, ez dena existitzen denarekin konformatzen, eta beti harago joan nahi duena, limoia ahalik eta gehien zukutuz". Metaforaren bitartez definitu du Fernando Perez Nafarroako Gobernuko Kultur Zuzendari nagusiak.

Adierazi duenez, zinema dokumentalaren hitzorduak une gorabeheratsuak bizi izan baditu ere, orain garaia onean dago, "urrezko ezteiak" dira oraingoak.

Helburua, argia: "Aukeratutako zinegileek orain arteko bideetatik kanpo dauden pelikulak aurkeztea, erabateko konpromiso etikoarekin, betiere". Jaialdiaren beraren aurkezpen gutuneko definizioa da.

Sail ofiziala, beteta

Sail ofizialean hamazazpi lan daude: bederatzi film luze eta zortzi labur. Gaur astelehenarekin hiru film ikusi ahalko dira.

Oleg y las raras artes

Andrés Duque katua Iván Zuluetarengana hurbildu zen pauso isil berdinekin hurbiltzen da Oleg Karavaichuk-engana. Orain erretratatzen dena Oleg K. da, 89 urte izanik, oraindik, kultura errusiarrarentzako eta, are gehiago, nazioartekoarentzako, figura enigmatiko izaten jarraitzen duen musikaria. Nor da Gogol-en ipuin batetik ateratakoa dirudien gizon hau? Iragan haren espirituari bizirik eusteko zeregina esleitu zaion Nikolas II. Tzarraren zerbitzaria ote da akaso? Oleg Ermitage-n gordetako piano inperial handia museoa ixten den egunetan jotzeko pribilegio historikoa duen bakarra da. Baina badu egungoagoa den pribilegio bat ere: bere artearekin bere herrialdearen nortasuna egunero desafiatzeko pribilegioa, uneoro eraldatuz eta berrasmatuz. - See more at: http://www.puntodevistafestival.com/eu/ficha_pelicula.asp?IdPeli=514#sthash.dnORk8xR.dpuf
Aukeratutako zinegileek orain arteko bideetatik kanpo dauden pelikulak aurkeztea, erabateko konpromiso etikoarekin, betiere. - See more at: http://www.puntodevistafestival.com/eu/ultima_edicion.asp#sthash.ofni6Y3a.dpuf
Aukeratutako zinegileek orain arteko bideetatik kanpo dauden pelikulak aurkeztea, erabateko konpromiso etikoarekin, betier - See more at: http://www.puntodevistafestival.com/eu/ultima_edicion.asp#sthash.ofni6Y3a.dpuf

Andrés Duque katua Iván Zuluetarengana hurbildu zen pauso isil berdinekin hurbiltzen da Oleg Karavaichuk-engana. Orain erretratatzen dena Oleg K. da, 89 urte izanik, oraindik, kultura errusiarrarentzako eta, are gehiago, nazioartekoarentzako, figura enigmatiko izaten jarraitzen duen musikaria. Nor da Gogol-en ipuin batetik ateratakoa dirudien gizon hau? Iragan haren espirituari bizirik eusteko zeregina esleitu zaion Nikolas II. Tzarraren zerbitzaria ote da akaso? Oleg Ermitage-n gordetako piano inperial handia museoa ixten den egunetan jotzeko pribilegio historikoa duen bakarra da. Baina badu egungoagoa den pribilegio bat ere: bere artearekin bere herrialdearen nortasuna egunero desafiatzeko pribilegioa, uneoro eraldatuz eta berrasmatuz.

Bi emanaldi izanen dira: gaur, astelehena, 10:00etan; bihar, asteartean, 17:00etan.

Cantonese Rice, de Mia Ma

Atzerrian dagoen familia txinatar baten etxean eta intimitatean –erreserbatuena eta hermetikoena izan ohi den immigrazioetako bat– sartzeko pribilegioa. Adopzio-herrialdeko gazta, ez, ordea, hizkuntza, oso gustuko duen amona kantondarra sarritan herrialde berria gogoko ez duen aita batekin. Egokitzapena, kasu honetan, Frantziara egokitzea, txinatarrez hitz egiten ez duen protagonista baten begi luzangatatik ikusita. Guztia saiakera moduan, umorearekin eta paradoxa handiarekin, alegia, jatorriko herrialdea nola bilatu immigrazioko kideen bitartez.

Bi emanaldi izanen dira: gaur, astelehena, 10:00etan; bihar, asteartean, 17:00etan.

Las letras

Pablo Chavarriak bere bosgarren filmean erreala denaren muga aukeratzen du Chiapasen argitu gabeko epaiketa baten inguruan bidaia sentsorial eta saiheskorra proposatzeko. 2000. urteko ekainean, lau polizia erailda agertzen dira. Alberto Patishán eskualde mexikarreko irakasle eta aktibista 60 urteko kartzela-zigorrera kondenatzen dute gertaera horrengatik. Tartean behin, bere seme-alabei idazten dizkien gutunak entzuten ditugu: “Itxaropena denborarekin egindako kontratu inozoa da” idazten die. Batere argia ez den justizia eta indarkeria, hura arrakastarik gabe saihesten saiatu den herrialde batean, filmatzeko modurik onena abstrakzioa eta hipnosia dira.

Pablo Chavarriak bere bosgarren filmean erreala denaren muga aukeratzen du Chiapasen argitu gabeko epaiketa baten inguruan bidaia sentsorial eta saiheskorra proposatzeko. 2000. urteko ekainean, lau polizia erailda agertzen dira. Alberto Patishán eskualde mexikarreko irakasle eta aktibista 60 urteko kartzela-zigorrera kondenatzen dute gertaera horrengatik. Tartean behin, bere seme-alabei idazten dizkien gutunak entzuten ditugu: “Itxaropena denborarekin egindako kontratu inozoa da” idazten die. Batere argia ez den justizia eta indarkeria, hura arrakastarik gabe saihesten saiatu den herrialde batean, filmatzeko modurik onena abstrakzioa eta hipnosia dira. - See more at: http://www.puntodevistafestival.com/eu/ficha_pelicula.asp?IdPeli=508#sthash.Kkyb8xGv.dpuf
Atzerrian dagoen familia txinatar baten etxean eta intimitatean –erreserbatuena eta hermetikoena izan ohi den immigrazioetako bat– sartzeko pribilegioa. Adopzio-herrialdeko gazta, ez, ordea, hizkuntza, oso gustuko duen amona kantondarra sarritan herrialde berria gogoko ez duen aita batekin. Egokitzapena, kasu honetan, Frantziara egokitzea, txinatarrez hitz egiten ez duen protagonista baten begi luzangatatik ikusita. Guztia saiakera moduan, umorearekin eta paradoxa handiarekin, alegia, jatorriko herrialdea nola bilatu immigrazioko kideen bitartez.

Bi emanaldi izanen dira: gaur, astelehena, 12:30ean; bihar, asteartean, 22:30ean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!