Aberri Eguna Iruñean ospatzeko deia egin du Independentistak sareak

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 5a, 12:46

Martxoaren 27an "aldarrikapena" eta "ospakizuna" uztartuko dituzte. Eguerdian, manifestazioa eta ekitaldi politikoa gauzatzea da xedea, ostean, festa gauera arte luzatuko dute.

Aberri Eguna "zabala eta parte-hartzailea" izateko asmoz da Independentistak Sarea. "Sigla eta familia politikoetatik harago, independentista guztiek aniztasunean elkarturik ospatzeko deia" zabaldu du, hori dela eta.

Iruñera joateko deialdia egiteaz gain, "mundu zabalean zehar zabalduta dagoen euskal komunitatean" Aberri Eguna ospatzen den toki kopurua handitzeko helburua ere badu, "munduko herrialde desberdinetako sarekideen bitartez".

Martxoaren 27ko "erronkari" elkarlanean erantzun nahi diote. Bide beretik, egungo garai politikoak Aberri Egun "jendetsu eta esanguratsua" behar dutela azpimarratu dute.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!