Nekazaritza aseguruak izenpetzeko 1,8 milioi euroko laguntza emanen du exekutiboak

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 4a, 09:45
Argazkia: Abeltzain bat, behiak elikatzen. navarra.es

Aseguruak kontratatzerako unean, kostuaren %75 aurreratuko die. Beharren arabera finkatuko dute laguntzaren zenbatekoa.

Diru-sail hori, gainera, Espainiak emandako Aseguruen Estatuko Erakundeak emandakoekin osatzen da. Badauzkate laguntzek, ildo berean, betebehar batzuk: ezinen dute nekazaritza eta abereen aseguruen % 65 gainditu, ezta % 90 hildako animaliak kendu eta suntsitzeko ere bideratu.

Zein arlo lagundu daitezke dirua?

Nekazaritza-sektorean diruz lagundu daitezkeen lerroak estaldura gorakorrak dituzten aseguruetarako izanen dira, honako ustiapen-mota hauetarako: estalkipeko fruta eta barazkiak, udazken-negu zikloko atari zabaleko baratzak; belarki-laborantza estentsiboak; fruitu lehorrak; kaki eta beste fruta-arbolak (kiwia eta elorri beltza); ardoa egiteko mahatsa; olibondoak; gereziondoak; udaberri-negu zikloko atari zabaleko baratzak; eta ondorengo zikloak

Abereen sektorerako, honako hauek ustiatzeko aseguruak diruz lagunduko dira: hazteko behi-azienda eta hazkuntzakoa; ardiak eta ahuntzak; plazako behiak; gizentzeko azienda; bazken galera konpentsatzeko; balorazio genetiko handiko behiak; zaldiak; haragitarako hegaztiak; arrautzak jartzeko hegaztiak; hazteko behiak eta txerrien azienda.

Azkenik, ustiapenean (berriztagarria eta berriztagarria ez dena) hildako animaliak suntsitzetik sortutako gastuak estaltzeko aseguruak ere diruz lagunduko dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!