Askapenako bost auzipetuak absolbitu ditu epaileak

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 3a, 17:47

Epaiketako frogen arabera, "harreman zuzenik ez" dago Askapenaren eta "talde terroristen" artean. Epaileak ez du frogarik aurkitu Askapenako kideek "militantzia bikoitza" egiten zutela esateko. Fiskaltzak sei urteko kartzela zigorra eskatu zuen bost auzipetuentzat. Bideoa: Aritz Gamboa sakandarra, epaiaren berri izan ostean (Ahotsa.info).

Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu auzipetutako Askapenako bost kideak: Gabi Basañez, Unai Vazquez, David Soto, Walter Wendelin eta Aritz Gamboa. Fiskaltzak bost urteko kartzela zigorra eskatzen zuen "talde terrorista" batekin elkarlanean aritzea leporatuta. Aldiz, epaileak ez du halakorik berresten duen frogarik aurkitu. "Ez dago ETAk Askapenari zuzendutako zuzeneko agindurik, ez eta haren erantzun mezurik ere". Horretaz gain, sententziak nabarmentzen du ez dela egon "militantzia bikoitzik" eta auzipetutako bost kideak ez direla inoiz zigortuak izan "talde terroristako kide" izateagatik edo harekin elkarlanean aritzeagatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!