Kaleko artea bultzatzeko eskatu dio PSNk Iruñeko Udalari

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 3a, 10:53
Argazkia: Uharteko etxe baten albo batean egindako obra bat.

Iruñeko hiri paisaian txertatu nahi du kaleko artea PSN, Maite Esporrinek esan duenez. "Argi ukitua eta modernismoa" emateko. Zuri dauden pareten errolda egiteko eskatu du, halaber.

Nolanahi ere, zehaztapena egin du: "Kontua ez da graffitiak egitea, askotan abandonatutako edo utzitako tokiekin erlazionatzen direnak, baizik eta benetako arte obrak egitea, murruak eta fatxadak edertuko dituztenak, argi ukitua eta modernismoa emanen dituztenak, Iruñea bereiziko dutenak", esan du Esporrinek.

Pareta zurien errolda egiteko eskatu du, bai eta lehiaketa publiko baten bidez aukeratzeko zein artistek hartuko duten parte.

Uharte, Tutera eta Atarrabiako esperientzietatik ikasteko eskatu du Esporrinek, izan ere bertan jada egin dituzte kaleko artearekin lotutako esperientziak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!