Kukuxumusutik kanpo geratu da Urmeneta eta marka berri bat sortuko du

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 27a, 12:39

Konpainiaren bazkide nagusiak bazter utzi du markaren sortzailea izan zen marrazkilaria. 27 urte zeramatzan bertan. Orain, konpainia bat sortuko du, hainbat marrazkilarirekin.

"Ulergaitza" egin zaio Mikel Urmenetari kaleratzea, hedabideei helarazitako oharrean adierazitakoaren arabera.

Orain, bera eta Kukuxumusuko "marrazkilari freelance guztiak" Urmenetak berak sortu berri duen markara joanen dira. Ostegunean aurkeztuko dute proiektua, Iruñean.

Xehetasunik eman ez badute ere, argitara eman dituzte jada fundatzailearekin batera lanean ariko diren hainbat sortzaileren izenak: Txema Sanz, Belatz, Asisko eta MKO.

Konpainia aurkezteaz gain, aurtengo sanferminetarako propio margotutako marrazki seriea aurkeztuko du.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!