Rodezno Kondearen plazari 'Askatasuna plaza' jartzea onartu du Asironek

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 25a, 12:01

UPNk, PSNk eta Ezkerrak adostutako mozioa aintzat hartuko du, eta atzera eginen du Serapio Esparzaren izendapenarekin; parte hartze prozesua "blokeatu izana" gaitzetsi du.

Alkate gisa garatu duen "estiloa" "gehiengoaren borondatearen gainetik" pasatzea ez dela argudiatuta, uko egin dio Serapio Esparza izendapenari.

Gogora ekarri du, halaber, plazei eta kaleei izena jartzea Alkatetzaren eskumena dela. "Horrela egin dute nire aurrekoek, Mayak eta Barcinak, esaterako", azaldu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!