Nafarroako Gobernua 'Gobierno de Navarra'-ren maila berean egonen da aurrerantzean

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 24a, 10:37
Argazkia: Orain arte ez zen derrigorrezkoa bi hizkuntzek tamaina berbera izatea.

Nafarroako armarriaren ondoan azaltzen diren Nafarroako Gobernua eta Gobierno de Navarra izendapenak euskaraz eta gaztelaniaz eta tamaina berean jartzea adostu du Exekutiboak.

"Nafarroak berezko bi hizkuntza ditu; euskara eta gaztelania. Errealitate hori islatu egin behar da Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofizialean, eta haren ikur grafikoan Nafarroako aniztasuna azaldu behar da", esan du foru gobernuak.

Oraindik martxan dago sinbolo berria onartzeko prozesua; onartu ostean, hori izanen da egitura administratibo guztietan ikusgai egonen dena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!