Eraso sexisten kontrako kartelak jarriko ditu Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 23a, 12:43
Argazkia: zenbait herritan jarri dituzte jada eraso sexisten kontrako kartelak. Esaterako, Berriozarren.

Afixa elebidunak jarriko dituzte, beste hainbat herritan egun egiten duten bezala -Zizurren eta Berriozarren, esaterako-; Emakumearen Udal Kontseiluak hartu du erabakia.

Hari berberari eutsiz, Kontseiluak III. Berdintasun Planaren proposamena izan du aztergai. Zirriborro bat da oraindik eta eztabaidatzeke dago; batzorde politikoek aztertzea falta da, bai eta publikoki ere aztertzea.

Era berean, eraso sexisten kontrako protokolo bat jarri nahi du martxan Iruñeko Udalak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!