377.000 euro eman dizkie udalak 33 kultura elkarteri

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 23a, 12:20
Argazkia: Juan Carlos, Nafarroako Dantzarien Biltzarreko presidentea.

Kontzertuak, dantza ikuskizunak, dokumental bat eta konferentziak antolatuko dituzte, besteak beste, diru-sail horri esker erakundeek; besteak beste, Ortzadarrek, Dantzarien Biltzarrak eta Nafarroako Antzerki Eskolak jaso dute laguntza.

Bi oinarrien arabera saritu dituzte proiektuak. Lehenik eta behin, arte eszenikoekin lotutako egitasmoak: horren baitan, Iruñeko Elkarte Korala, Nafarroako Antzerki Eskola, Iruñeko Orfeoia eta Pablo Sarasate Fundazioaren lana aitortu dute, besteak beste.

Bigarrenik, zabalkunde kulturaleko proiektuak saritu dituzte: horren karietara, besteak beste, Ortzadar Euskal Folklore Elkarteari, Nafarroako Dantzarien Biltzarrari eta Unibertsitate Publikoari eman diete laguntza.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!