Hondakinene bereizketa errazteko aplikazioa kaleratu du Gobernuak

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 29a, 12:59

Argazkia: aplikazio berriaren irudia. malerrekakomankomunitatea.com

ReciclApp-BirziklAp izena dauka, eta martxan dago jada.

Zalantzak argitzeko balioko du, eta horrez gain, puntu garbiak aurkitzeko balioko du; oloa botatzeko txokoak topatzeko; bai eta edukiontzi bakoitzera bota beharrekoa sailkatzeko ere.

Nafarroak Estatuko batez bestekoa 10 puntutan gainditzen du

2014ko azken datuen arabera, Nafarroako herritarrek beirazko ontzien 15.000 hondakin-tonatik gora birziklatu zuten iglu motako edukiontziarekin, hau da, batez beste 93 ontzi baino gehiago biztanleko

Nafarroak, hala, 10 puntutan gainditu zuen Estatuko batez bestekoa, beirazko ontzien 24,4 kilo birziklatuz biztanleko; adierazle horren hirugarren komunitatea da, Balear Uharteak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren atzetik.

Ontzi arinetan (plastikozko ontziak, latak eta brikak), 2014an, herritar bakoitzak 19,4 kilo sartu zuen batez beste edukiontzi horian, eta kartoizko eta paperezko ontziei dagokienez, 34,2 kilo edukiontzi urdinean. Edukiontzi horian gaizki sartutako hondakin-kopurua % 19,5 izan zen, aurreko urtean baino hiru puntu gutxiago eta Estatuko batez bestekoa baino hamar gutxiago. Datu horiek Nafarroa Espainiako buru jartzen dute ontzi arin, paper eta kartoizko ontzien birziklapenean.

Bestalde, 2013ko aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinen gaikako bilketak gora egin zuen 2012arekin alderatuz; 3,82 kilotara heldu zen biztanleko eta urteko; Estatuko batez bestekoa, berriz, 3,20 kilo da biztanleko eta urteko. Zenbait maila batzuetan, informatika eta telekomunikazioetako ekipoetan, esaterako, argi-aparatu eta kontsumoko elektronikoetan (irratiak, telebistak, bideokamerak), bilketako helburuak bete egin ziren, baina, oro har, ez zen 4 kiloko lege-helburura heldu (biztanleko eta urteko).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!