Euskara eta laborariak indartzeko, saski salmenta

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 20a, 13:06

Sakietako salmentak Erriberako 15 ekoizleri bultzada emanen die eta diruaren %25 euskarari bideratuko zaio.

Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka goiburua izanen du aurtengo Errigoraren kanpainak ere. Saskiak osatu dituzte, Nafarroako Erriberako produktuz beterik: babarrun, txitxirio, kardua eta borraja kontserba potoetan, ardoa, olioa, almendrak, piperrak, zaintzuriak … hori guztia 50 euroren truke. Erriberako 15 ekoizleri bideratuko zaie dirua eta %25 euskarari. Aurten, zenbateko hori Viana eta Lodosako ikastolei, Erriberako AEKra eta Sortzenek D eredua Nafarroa osora zabaltzeko ekimenak babestera bideratuko da.

Orain arteko kanpainetan 300.000 euro biltzea lortu dute. Erronka, urtez urte zenbateko hori handitzea da, mesedegarri baitzaie ekoizleei zein euskarari ere. Auzolanean egindako lana dela gogorarazi du Errigorako kideek.

Bihar hasiko da kanpaina, bihartik aurrera egin daitezke saskien eskaerak. Horretarako errigora.eus webgunean sartu eta idazki bat bete beharko da. Ondoren, zenbait salmenta puntutan jaso ahal izanen dira saskiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!