Memoria historikoa eta euskara dira kexa iturburu nagusiak

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 8a, 11:37

2014an egindako kexen inguruko txostena aurkeztu du gaur arartekoak; orotara, 2.742 kexa bildu ditu eta 4.029 esku-hartze.

"Administrazio eraginkorragoa behar dugu, kanpora begira aritzen dena barrura begira baino gehiago, formalismoetan gutxiago ariko dena eta herritarren eskubideengatik gehiago arduratuko dena", esan du Javier Eneriz arartekoak.

Memoria historikoa, euskara, funtzio publikoa, gizartearen ongizatea, hezkuntza, osasuna, ingurumena, ogasuna, herritarren segurtasuna eta hirigintza dira kexa gehien jaso dituzten arloak, hurrenez hurren.

Txostena, datuz datu

Nafarroako Parlamentuak txostenean bildutako datu zehatzak eman ditu jakitera, haren webgunean.

Nafarroako Administrazio Publikoek 115 iradokizun, 233 gomendio eta 84 legezko betebeharrei buruzko oroigarri jaso dituzte (432 erabaki osotara). Hori guztia, 11.494 herritarrek erakundera jo dutelako, besteak beste, ia 1.223 kontsulta egiteko eta 2.742kexa aurkezteko (1.045 espediente kudeatu dituzte), horien %78,5a izapidetzeko onartuak eta %74,6a funtsatua. 2001ean erakundea abian jarri zenetik kexa gehien egon den urtea izan da eta 631 ikerketa egin dira (2013an 736).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!