Nafarroako Gizarte Zibila mugimendua jaio da gaur

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 7a, 12:29
Nafarroako Gizarte Zibila mugimenduko kide batzuk.

'Batzen gaituena' ideia ardatz hartuta sortu da herritar taldea. Elkargune bat izatea da xedea, eztabaida sortu eta kezkagarria zaien horri irtenbideak bilatzeko bidea.

Batzen gaituena goiburuarekin sortu da Nafarroako Gizarte Zibila mugimendua. Ideologia desberdinak dituzten herritarrak dira. Kezka srotua zaie guztiei Nafarroaren etorkizunaz hitz egiterakoan. Hori da batzen dituena. Eta horren inguruan hitz egin eta eztabaidatzeko Nafarroako Gizarte Zibila sortzea erabaki dute: "Espazio ireki bat da, foro bat, elkargune bat alegia". Eztabaida sortu eta kezka sortzen duen horri irtenbideak bilatzeko asmoa dute. "Elkarbizitza, errespetua eta konkordia ditugu ardatz", azaldu dute.  Nafarroaren oparotasunaren eta guztien onuraren alde ariko dira. "Batzen gaituenaren artean nafar izaera, espainiarra eta europarra daude".

Batzen gaituena lemarekin gaur bertan jaioa da Nafarroako Gizarte Zibila mugimendua. Nabarmendu dute ez dutela politikarien alternatiba izateko asmorik, baizik herritarren bozgorailua izanen direla. Aniztasunaren erakusle, korronte kritikoa sortzea dute helburu.

Oraingoz ez dute etorkizunari begirako ekitaldi finkorik baina hitzaldiak, solasaldiak eta eztabaidak sortzea litzateke bidea. Oraingoz, 20 laguneko taldea osatua dute eta internet bidez zabaltzen ari dira euren mezua sociedadcivilnavarra.com webgunearen bidez.

Hauteskundeak baino lehen azaldu zituzten euren asmoak Baluarten egindako agerraldi baten bitartez. Garai hartan, Kataluniako Societat Civil Catalanarekin eman zuten lehen pausoa, talde hori izan zen Nafarroakoaren babesle.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!