Heldu den urteko gastu-muga 3.478 miloi eurokoa izanen da

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 30a, 12:47
Nafarroako Gobernuak aurreratu du zenbatekoa izanen den gastu-muga.

Nafarroako Gobernuak kalkulatzen du 2016an ekonomia %2,9 handituko dela, eta aurten %2,8. Guztira, 6.000 lanpostu gehiago sor daitezke aurreikuspena betez gero.

Nafarroako Gobernuak eman du heldu den urterako prestatu duen aurrekontuaren berri. Ogasunak aurreikusten du datorren urtean diru sarrera ez-finantzarioak 3.424,6 milioi eurokoak izanen direla. Horrekin batera, 2016ko defizitaren muga barne produktu gordinaren %0,3koa izanen denez, Nafarroak gehienez zor titulu bidez 56,8 milioi euro eskuratu ahal ditu. Hartara, gastu-muga 3.478 milioi eurokoa izanen da, aurtengoa baino 109 milioi euro gehiago.

Nafarroako Gobernuak kalkulatzen du 2016an ekonomia %2,9 handitzea eta aurten %2,8. Berriki aurtengo aurreikuspena lau puntutan hobetu du. Enpleguari dagokionez, aurten %2,2 eta datorren urtean beste %2,2 hobetzea espero du. Guztira, 6.000 lanpostu gehiago sor daitezke aurreikuspen hori betetzen bada.

Oinarri horiekin datozen asteetan datorren urteko aurrekontu proiektua prestatuko du exekutiboak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!